Turismoaz pentsatzeko topaketak deitu dituzte Donostian irailaren 29 eta 30erako

ARGIA @argia 2017ko irailak 12

«Ez garelako turistak gure hirian, turismoaz pentsatzeko topaketa herritarrak irailaren 29 eta 30ean». Herritar talde batek hedabideetara bidalitako oharrean iragarri du hilaren amaierarako jardunaldiak antolatzen ari direla Donostian, Amarako eskoletan.

«Turismoaren eragin sozial, ekonomiko eta kulturalen inguruan kezka azaldu dute hainbat eragile sozialek, eta, bide ezberdinak erabiliz, euren proposamenak, protestak eta aldarrikapenak azaleratu dituzte. Eta gu ere ezinegon eta kezka horrekin bat egiten duen donostiar talde bat gara», diote.

Bisitarien gorakadarekin batera Donostian turismoaren inguruko kezkak gora egin duela uste dute, eta fenomeno hau hirian sortzen ari den ondorioak eta aldaketak herritarren eta hedabideen eztabaidagai nagusietakoa bihurtu direla azpimarratu nahi izan dute.

Deialdiaren xehetasun gehiago datozen egunetan emango dituztela jakinarazi dute.

argia

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.