San Fermin Txiki

Aitor Etxarte 2017-10-02

Aurreko igande arratsaldean José Antonio Lezaun bizilagunak ondoeza eduki zuen. Nabarreria plazako bere etxeraino anbulantzia udaltzaingoaren laguntzarekin kostata iritsi zen. Festazalez gainezka zegoen. Ostegunean despedida egin genion.

Pertsona ezaguna zen gure artean. Urteak zeramatzan salatzen, besteak beste, plazan edozein aitzakiarekin egiten diren kontzertuak eta sortzen den zarata eta anabasa. ≠Aldezaharreanbizi≠ elkarteko kide aktiboa zen. Bileretara aldarte atsegina eta lasaia zekarren, makina bat eskutitz bidali zituen prentsara, tabernariekin hitz aspertuak alferrik egin zituen, plazako jauregi okupatuan egin zen azken bileran ere parte hartu zuen.

Iruñeko alde zaharrean gertatzen ari den degradazioa ezaguna da: etekin ekonomikoa edozein prezioan eskuratzeko gerra sortu dute eta bizilagunak sobran gara. Ardura duten udal agintarien erantzuna, lehen eta orain, ezaguna da“arazo konplexua da”. Listo. Hiria espekulatzaileen aurrean babesik gabe uzten duten bitartean, auzokide askoren sufrimenduaren aurrean isilik dira. Oinarrizko humanitate falta erakusten ari dira.

Testamentu Zaharreko esaerak dio: Gidaritzarik gabe, herria hiltzen da (Esaera Zaharrak 29:18)

logoa

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.