Jailandia

Aitor Etxarte 2016-09-26

Orain gutxi arte, nork esango liguke urte osoa jaiez josiko genuela? Zeinek uda hasierako sanferminen ondoren astero-astero, lurrikara erraldoi baten antzera, hamaika erreplika pairatuko genituela? Zer gelditzen zaigu bizitzan bermuta, zezenketak, gaupasa eta zarataz aparte?

Stuart Hallek eta Tony Jefersonek idatzi dute hegemonia gizartearen gai nagusien kontrola lortzea dela, erakundeak eta kultura menpean edukiz. Dinamika horietan, “azpiratuek konponbide magikoak bilatzen dituzte benetako arazoetan sartu gabe, hau da gune diren gaien inguruan alternatiba sortu gabe. Horrela, lana edo familia, kultura edo kontsumoa bazterrean gelditzen dira. Aisialdia da orduan interes eremu bakarra: kontsumorako musika, janzkera, jaiak eta ebentoak, tendentziak.”

Aspaldiko partez gizartearen sektore bat honetan ari da buru-belarri jaien eredu ustez berria sortzen. Agian, honelako jai ez alternatiboen ordez, erabakigarriak diren gaietan alternatibak behar ditugu.

Ea zeregin horretarako jaien arteko unetxoren bat sortzen dugun!

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.