Ez ahaztu auzokideak!
AZ ekimena eta Alde Zaharreko Gazte Mugimendua Ekaina 21, 2021
Alde Zaharrean azken hilabeteetan Covid-19ak sorturiko egoera dela eta, asko izan dira
erabilpen mugatua ezarri zaizkien kale eta plazak, honek dakarren espazio publikoaren
desagerpenarekin. Auzoko eragile zein mugimendu antolatuok honako hau plazaratu nahiko
genizueke:
Jakina den bezala, hamarkadak daramatzagu instituzio ezberdinen erasoei aurre egiten eta
auzoak beharrezkoa duen espazio publikoaren defentsan. Horrela, txiki zein gazteon
aisi-guneak borrokatu eta auzokideon atseden uneak aldarrikatu ditugu, espekulazioaren
kontra aritu gara, presentzia poliziala salatu dugu, etab.
Agerikoa da pandemiaren egoerak gehiengoaren kontra doan auzo ereduari ateak ireki
dizkiola, hura bizkortuz eta areagotuz. Modu honetan, osasun krisialdia baino lehen zeuden
lizentzia eta terraza kopurua nabarmenki igo da, auzokideon erabilera librerako dauden
plaza eta kaleak gutxitu diren bitartean. Datuei erreparatuz, handitutako edo berriki irekitako
terrazen kopurua bikoiztu egin da eta libre geratzen ziren plazen erdiak terrazen presentzia
du orain. Egoera kezkagarria zen, eta gaur egun, are larriagoa da.
Aipaturiko guzti honengatik, auzoko espazio publikoaren defentsan berresten gara. Argi
izanik, gaur gaurkoz pairatzen dugun egoera probisionala baino ez dela izan behar.
Ekainaren 24ean arratsaldeko 19:30etan Baratxurien Plazatik irtengo den kalejiran
parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu.
2021eko ekainaren 9an.
AZ ekimena eta Alde Zaharreko Gazte Mugimendua.