Euria lagun (AUDIOA)
Aitor Etxarte 2018-10-22
Eguzkiaren aroak porrota utzi du Merced kalean. Edozein egunean sanferminez mozorrotutako jende-saldoa, bi ordutan Iruñea ezagutu duten jubilatu nekatuak, jende alderraia kalea lohitzen, turismoaren kontura bizilagunen bizitza errekara botatzen duen jendaila, jende isila auzotik alde egiten alokairuak ezinezkoak direlako, kalerik eta plazarik gabeko jende-txikia. Dena da aisialdia eta festa, dena da plazera.
Angela Davisek idatzi du Hegoafrikaren Sowetoko matxinatuek hiriko paretetan bi lelo idazten zituztela:”Likore gutxiago, hezkuntza hobea” eta “Eskola gehiago, garagardo gutxiago”.
Gu ez gara maila horretara iritsi. Alde Zaharreko paradisuak eguzkia behar du eta politika egiten ez duten zinegotziak. Euriaren aroan, hemendik aurrera, kalea kale bihurtuko da eta auzoa, tarteka bada ere, bizigarriagoa izango da. Politikarien porrota eta meteorologiaren arnasgunea.