Margaret eta Anthony: baietz 365!

Aitor Etxarte 2017-10-30

Nagikeria nagusitu da gure bizitza kultural eta politikoan. Botere eremu guztiak familia bakarraren eskuetan izan dira. Gainerako guztiengan beti kontran aritzearena nagusitu da. Besterik gabe. Jokaera honek epe luzean ondorio larriak ditu.

Adibidez, 2010eko irailaren bukaeran Europako 2016. urteko Kultur Hiriburuaren hautaketa azken fasean sartu zen. Madrilgo Reina Sofían Iruñeko alkatesak adierazi zuen “Nahi duguna da San Ferminetako bederatzi egunen pareko 365 egunetako jaia, Europako herrietara zabalik”. Gogoratu zuen lelo nagusia- “Kulturaren jaia”- eta proiektu osoaren oinarria jaia zela. Azpimarratu zuen hiriaren “esperientzia” jai jendetsuak antolatzen. Bukatzeko azaldu zuen “alderdi demokratiko guztiak bat zetozela”.

Azkenean, gozoki edo opari-tranpa Donostiara joan zen interes turistiko, kultur eliteko eta inmobiliarioen mesederako eta bertako gehiengo baten kalterako.

Zenbat txantxa, txiste eta zutabe egin ziren horren kontura. Gogoratzen zarete? Zazpi urte beranduago alkatesak irabazi du: Iruñea 365 egunez San Ferminak disfrutatzeko bidean da.

Margaret batek, eskuinetik, esan zuen “ez da alternatibarik” eta, ustez ezkerretik, Anthony batek muturrera gauzatu zuen haren ametsa.

logoa

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.