Airbnb-ren eragina Donostian, hona hemen zenbait datu eta mapa

Sustatu.eus 2017ko irailak 29

Udako gai nagusietako bat izan da larregiko turismoarena. Zelako eragina duen gure hirietan, eta bereziki Donostian. Sustatun ere urtarrilean aipatu genuen gaia, Donostiako alokairuen igoera eta Airbnb-ren presentzia estuki lotuta zeudela iradokiz. Montera34 eta Hirikilabs taldeek Airbnb-ren datuak jaso dituzte azken hilabeteetan eta sarean jarri dituzte edonoren esku, CC lizentziapean, txostenak, datuak eta mapak. Hona hemen laburpen txiki bat. Airbnbek 1.829 eskaintza iragartzen ditu Donostian; 7.349 ohe guztira; %60 Grosen eta erdigunean pilatzen dira; Igeldon dago eskaintza erlatibo handiena (auzoko etxebizitza kopuru orokorra aintzat hartuta).

airbnbdonostia

Bilketa honen oinarria apirilean Donostian egindako tailer batean dago, Maps&data: El efecto Airbnb en datos. Ondoren, uztailean zehar, bi eguneko topaketa bat antolatu zuen Hirikilabsek Donostian, Summerlab’17, eta apirilean egindako datu-bilketa eta txostena sakondu zituzten bertan. Tailerren koordinazioa Montera34ren esku egon zen eta bere webgunean jaso daiteke azterlanean bildutako material guztia (datuak, grafikoak, mapak eta abar).

Hona hemen datu nagusiak.

Etxebizitza osoak vs. logela solteak

Airbnbren eskaintza osoa: 1.829
1.346 etxebizitza oso (%74)
475 gela (%26)

airbnbdonostia2

Hotelak vs. Airbnb (ohe kopurua)

Hotelak: 9.100
Airbnb: 7349

airbnbdonostia3

Airbnb eskaintza auzoka

Iragarkien %60 bi auzotan pilatzen da: erdigunea eta Gros auzoa (1.081 iragarki).
Auzo bakoitzean dagoen alokairuzko etxe ratioa aztertuz, Igeldo, Miramon-Zorroaga eta Ategorrieta-Ulia ere goi-goian daude. Euskal Herri osoko datuak hartuta, auzo horiek dira alokairuzko etxe ratio handiena duten auzoak (Igeldon, esate baterako, Airbnb-ko iragarki-portzentajea auzoko etxeen %7,66 da.

airbnbdonostia4

airbnbdonostia5

sustatu

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.