Donostiako Udalak etxebizitza turistikoak erregulatzeko ordenantza berria egingo du

2017ko maiatzaren 09a Lukas Barandiaran San Roman

Donostiako Udalak adierazi du etxebizitza turistikoak erregulatzeko lanean ari da, eta maiatzaren 19ra bitarte ekarpenak egiteko aukera dagoela. Donostiako turismoa zuzentzeko lau urteko plana ere egiten ari dela iragarri du.

Udalak adierazi du zenbait arazo atzeman dituela etxebizitza turistikoen “hazkunde garrantzitsua” eman dela eta; askotan modu irregularrean eskaintzen direla esan du. Udalak uste du hazkundea “turismoaren erakargarritasunaren eta plataforma digitalen” ondorio dela.

Jaurlaritzak etxebizitza turistikoei buruzko erregulazioa 2016tik egina badu ere, Donostian 2010eko Arau Urbanistiko Orokorrak erregulatzen du egun negozio mota hori, eta arau horrek ez du etxebizitza turistikoen gaia espresuki lantzen. Arauaren arabera, debekatuta dago etxebizitza arruntetatik gora dauden pisuetan eta 250 metro koadro baino gehiago dituzten etxebizitzetan halako negozioak jartzea.

Udalak beharrezkotzat jo du negozio hori erregulatzea eta negozio hori zein eraikin motatan ezarri daiteken zehaztea. Argumentatu du etxebizitza “jabeen interes nabarmena” dagoela, “eskaera turistiko garrantzitsu” bati erantzuten diola, kanpotarrek hirira ekartzen duten “aberastasun ekonomikoa handitu” dezakeela eta hiriko eraikinen “erabilera intentsiboa baimentzen” duela.

Donostiako Turismoa Zuzentzeko Plana 2017-2021

Astelehenean Donostiako Turismoa Zuzentzeko Plana 2017-2021 aurkeztu du Donostiako Udalak. Eneko Goia alkateak adierazi du “hazkunde jasangarria” bultzatu behar dela, eta datozen urteetarako helburua ez dela hazten jarraitzea, baizik eta lortutakoa kudeatzen jakitea —Donostian hogei hotel eraikitzen ari dira oraintxe bertan—.

Proposatutako neurrien artean daude Alde Zaharra “gune betea” deklaratzea etxebizitza turistikoentzat eta datozen bisitariei tasa turistiko bat kobratzea.

argia

Añadir un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.